bodegonCW__6720CW__6761 copia .

Vivantis


BEZEROA: BODEGAS NEKEAS


Lan hau branding eta packaging proiektu bat baino askoz gehiago izan zen.

Garnatxa Atlantikoko ardo lerro honentzako posizionamendu bat sortu genuen, Nekeas upategien marka ezaugarritzen duen errealitatea; bere historia, abantaila bat. Eta abantaila horretatik, toki bat merkatuan.

Vivantis Nekeasen “Kontatzeko istorioak” kontzeptutik dator. Bailarako, herritarren eta upategiaren istorioak, 1572raino atzera egiten dutenak (lur horiek ardoaren ekoizpenarekin lotzen dituen lehenengo eskuizkribua agertu zen urtea).

Vivantis-ek bizitzeaz hitz egiten du, eta are gehiago, bizirauteaz, denboraren poderioz hobetzeaz, ahaleginaz, lanaz, borrokaz… Eta egoera txarren aurrean paparra ateratzeaz. Hori baita dagoeneko handia den zerbait are handiago bihurtzeko modu bakarra.

Azken batean, Vivantis ehun urtetik gora dituzten Nekeasen mahatsondoei egindako omenaldi bat da, izurriteak, bailarako zati bat arbolagabetu zuen industrializazio prozesua, gerrak, inbasioak… jasan dituzten horiei egindako omenaldi bat.

Uzta hau klimaren elementu kaltegarrien biziraupenari eskainita dago (ekaitzak, lehorteak eta haizeteak).

Laster… Kontatzeko istorio gehiago eta topa egiteko ardo on gehiago.