1

2

3

detalle1_MIN

lomos_MIN

AW EZEREZA OPARITZEN DIZUGU


AUTOPROMOA


Artworksen dugun onena bezeroak dira. Eta zuretzat norbait hain garrantzitsua denean, opari bat egitea izugarri zaila da.

 

Horregatik, hamaika buelta eman ondoren, zera oparitzea erabaki genuen… ezereza.

 

Hutsa. Ezdeusa. Erabateko isilunea.

 

Edo, gauza bera dena, 240 orrialde zuri, bakoitzak nahi duen moduan bete ditzan. Ezereza oparitzen dugu dena oparitzeko dagoen modu bakarra delako.