saioa

SAIOA PATXARANA


BEZEROA: USUA LIKOREAK


Saioa Patxarana markak bere etiketa diseinatzea eta kutsu bereizgarri bat ematea enkargatu zigun.

 

Kontzeptuari buelta eman genion eta patxarana gure lurraldeari lotzea proposatu genuen, baina produktu kategoria honetan ohikoa ez den ikuspegi batetik: patxaranaren jatorriaz hitz egingo genuen (basaranetik haratago) eta euskal pilotaren munduarekin lotuko genuen.

 

Horrez gain, edarien marka ospetsuen estiloko zerbait egitea erabaki eta ontzien izaera ‘bildumagarria’ indartu genuen. Horrela, bakarrik botila bat saltzen lagunduko zuen etiketa bat sortu ordez, kutxen salmenta bultzatu genuen eta, garrantzitsuena dena, oso eraginkorra den lerro bat topatu genuen, ostalari gehienak botilak apaletan erakustera bultzatzen dituelako; horrela, bezeroek ikus ditzaten laguntzeaz gain, kopa bat eskatu behar dutenean, Saioa Patxarana eskatu dezaten bultzatzen dute.