sacys_caballo_1 sacys_caballo_2 sacys_caballo_3 sacys_caballo_4

AZARO KULTURALA


BEZEROA: NAFARROAKO UNIBERTSITATEA


Nafarroako Unibertsitatearen Jarduera Kulturalen Zerbitzuak hilero aldatzen den programazio anitza prestatzen du. Eta jakinarazten duen ingurua, maiz, kartelez, iragarkiz, mezuz… josita dago. Horregatik, kulturako programazioa hilero iragarriko zuen lerro deigarri bat sortzeko, arreta bisuala erakartzeko beharra ikusi genuen.

 

Azaroan Dakotaren laguntzarekin egitea erabaki genuen, zaldi beltz eta eder bat. Bai… badakigu, batzuek pentsatuko dute errazagoa zatekeela argazki bat eta Photoshop trikimailu batzuk erabiltzea. Baina guk uste dugu, diseinurako programa jakin batzuk baliagarriak diren arren, errealitatea hobea dela beti.

 

Gainera, Dakota izar bihurtu genuen. Orduz geroztik autografoak sinatu eta sinatu dabil. Eta esan beharra dugu Dakotaren larruak eta ile dirdiratsuak ez zutela inongo kalterik jasan saioan zehar, erabilitako produktu guztiak hipoalergenikoak baitziren.