w_1

w_2

w_3

w_4

w_5

w_6

Navarra Wine Lovers


BEZEROA: NAFARROAKO ARDOAREN JATORRI DEITURA


 

Beste lehiaketa bat erronka eta argia ikusi zuen proiektu bat bihurtu zen. Nafarroako Ardoen Jatorri Deiturak Nafarroako sor-marka zuten ardoak jakitera emateko publizitate-kanpaina bat behar zuen, batez ere nazioarteko merkatuan zentratuko zena.

 

Haratago joatea erabaki genuen eta posizionamendu estrategiko bat aurkeztu genuen Nafarroako upategiek bat egin eta mundura berritutako kontzeptu baten pean eta askoz gaurkotuagoa zegoen hondo eta itxura batekin ateratzeko.

 

Nafarroako Ardoak Lovemark bihurtu nahi genituen eta horretarako, ardo horien maitale sutsuak ziren eta mundu osoan zehar sakabanatuta zeuden 50 pertsona baino gehiago bilatu genituen eta WineLovers deitu genien.

 

Preskripzioaren eta storytellinaren arteko kanpaina bat diseinatu genuen, dagoeneko gure ardoak dastatu dituztenen pasioa kontatzeko eta oraindik dastatu ez dituztenak kutsatzeko baliagarri izango zitzaiguna.
Eta gainera azoka, ekitaldi, merchandising, posta-sinadura eta upategi bakoitzaren behar guztietara egokitu zitekeen logotipo bat diseinatu genuen.

 

Bezero bat laguntzeak zapore ona uzten du, baina 86 laguntzeak are hobea. Topa!