mercados_1 mercados_2 mercados_3 . Cakium .

IRUÑEKO MERKATUAK


BEZEROA: IRUÑEKO UDALA


Iruñean gozo eta osasuntsu jatea oinarrizkoa da, funtsezkoa eta pasiozkoa. Alabaina, hainbat azterlanek ondorioztatu zuten Iruñeko haurren elikaduraren kalitatea urtetik urtera okerragoa zela.

 

Udalaren bidez, Iruñeko Merkatuek esan ziguten hitzaldi hezitzaileak antolatu zituztela gurasoek kontzientzia hartu zezaten eta seme-alabei elikadura osasuntsu bat nola eman ikas zezaten.

 

Gure zeregina hitzaldi horiek jakitera ematea eta parte-hartzea bultzatzea zen. Gure erronka: pixka bat haratago joan eta gisa honetako ekitaldietan ohikoak ez diren (e-postak, zirkularrak) bide bat topatzea, ahalik eta guraso gehienei iristeko modu eraginkor bat topatzea ahalbidetuko ziguna.

 

Hainbat ideiaren ondoren, bide perfektua aurkitu genuen: haurrak. Txikienei dieta osasuntsu eta orekatu bat izatearen garrantzia transmititzea lortzen bagenuen, kanpaina erabilgarriago bat egingo genuke (haien heziketa osatzen lagunduko genuke) eta, gainera, gurasoek mezua jasoko zutela ziurtatuko genuke. Baina… nola esan/hezi/inplikatu haurrak gure kanpainan?

 

Bada, haur batez ari garenean dagoen modu eraginkorrenetako batean: jolastera gonbidatuz. Moztu zitezkeen hainbat elikagai diseinatu genituen eta ikastetxez ikastetxe joan ginen haurrei banatuz eta etxera iristean gurasoekin egin zezaketen jarduera bat eskainiz. Oso elikagai ikusgarriak ziren, baina gainera hitzaldietara joateko gonbidapena zuten.

 

Emaitza bikain muntatutako ehunka azenario, sandia zein legatz, familian igarotako une dibertigarriak, elikaduraren garrantziarekin kontzientziatutako haur mordoa eta antolatutako hitzaldietara joan ziren guraso kopuru handia, espero baino askoz handiagoa, izan zen.