r_1

 

r_3

 

r_6

r_7

Gutako hoberena, Nafarroako hoberena


BEZEROA: REYNO GOURMET


Proiektu estrategikokoei eta posizionamendu proiektuei ekiten diegun aldiro, beldur pixka bat sentitzen dugu. Eta 10 urte baino gehiagoko ibilbidea duen eta ia ehun enpresa hartzen dituen marka bat denean, gauzak ongi egiten saiatzen denean eta gainera “etxekoa” denean, are gehiago.

Horrela egin genion aurre Reyno Gourmeten posizionamendu proiektuari. Horretarako aurretik honako guztia egin behar izan genuen:
ehunka ordu eman genituen aztertzen, dokumentatzen eta frogak egiten, milaka brainstorming eta sormen-kontzeptuari bueltak ematen eta milioika hausnarketa tomate, piper (pikilo piperrak, hori bai), ardo, orburu, zainzuri, JDB, AGB, Ekoizpen Integratu, Ekologiko eta txahalei buruz eta beste hamaika gauzari buruz!

Egin beharrekoa oso “erraza” zela ohartu ginen. Reyno Gourmet den moduan posizionatu behar genuen: Bermatutako Kalitate Naturalaren zigilu bat, haren atzean pertsona pila dituena gure inguru, tradizio eta berrikuntzaren onena ateratzen eta gure etxeetara eramaten ahalegintzen den pertsona pila dituena. Hain erraz, eta hain zail.

Gure proposamenak posizionamendu lehiaketa irabazi zuen eta noski, gure inguruko onenarekin ospatu genuen.