laboramorio_1 laboramorio_2 laboramorio_3 laboramorio_4 laboramorio_5 laboramorio_6 laboramorio_7

Laboramorio


BEZEROA: NAFARROAKO GOBERNUA


Azken urteetan hainbat azterlanek datu kezkagarri bat hauteman zuten Nafarroako nerabeen artean: estereotipo matxisten gorakada eta jeloskortasunean eta posesioan oinarritutako amodiozko jarreren normalizazioa.

 

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirola eta Gazteriaren Institutuarekin eta Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuarekin batera, nerabezaroan generoagatiko indarkeriari aurre hartzeari buruzko liburu bat diseinatzea enkargatu zigun, batez ere hezkuntzaren alorreko langileei zuzenduko zitzaiena.

 

Liburuaren egilea den Juan Lillo Simonek oso tradizionala ez den ikuspegi batetik egitea erabaki zuen. Horrela, Laboramorio sortu zuen, 12 eta 18 urte arteko gazteekin taldeka egin zitezkeen galderez, jolasez eta jarduerez osatutako liburu bat.

 

Guk Laboramorio horri forma eman genion. Luxu handia izan zen proiektu hezitzaile batean parte hartzeko aukera izatea eta gure harri-koskorra jarri ahal izatea belaunaldi berriek bikote harremanei buruz hausnartu dezaten eta jarrera osasuntsuak ikas ditzaten laguntzeko.