hma_1 hma_2 hma_3 hma_4 hma_5 hma_6

Hello Modern Art!


BEZEROA: NAFARROAKO UNIBERTSITATEAREN MUSEOA


Nafarroako Unibertsitatearen Museoak, XX. mendeko Artearen Historia espezializatu gabeko ikusleengana hurbiltzeko xedearekin, ikus-entzunezko pieza batzuk sortu zituen, non hainbat adituk joan den mendeko 10 artelan adierazgarrienei buruz duten ikuspegia jasotzen zen.

 

Gure xedea azterketa honen edukia liburu batean jasotzea zen. Gure buruari ezarri genion erronka konbentzionalismoetatik, termino artistikoetatik eta egitura zurrunetatik ihes egitea eta artearen beraren izanari fidelak izatea izan zen: askatasuna eta elkarrizketa.

 

Horrela, “Hello Modern Art! XX. mendeko arteari buruzko solasaldiak” liburuaren diseinu editoriala garatu genuen. Azalean usb bat gehitu genuen, adituen ikuspegia jasotzen zuen eduki multimedia zuena. Barruan, nagusitasun guztia apaingarririk eta osagarririk gabe aztertutako lanei eman genien. Eta lanak bereizten zituzten orrialdeetan, gure ikuspegia islatu genuen: lan bakoitzaren gama kromatikoa aztertu genuen eta “liburu zuri” bat sortu genuen. Liburu horren xedea irakurlearen esanetara geratzea zen norberak lanekin elkarrizketa pertsonala izan zezan sustatzeko eta, aldi berean, nork bere hausnarketak idatzi ahal izateko espazio bat eskaintzeko.

 

Era horretan, “Hello Modern Art” liburu multimedia, interaktiboa, bilakatu zen eta, liburuaren ale bakoitza, pieza paregabe bat.