b_1

b_2

b_3

b_4

De aquí / Hemengoak


CLIENT: IRUÑEKO UDALA


 

Iruñeko Udaleko Tokiko Ekonomia Jasangarriko alorrak proposamen bat eskatu zuen “Tokiko Produktuen Iruñeko I. Astea” azokaren irudia diseinatzeko eta claima sortzeko. Azoka urriko lehenengo astean egingo zen eta gainerako erkidegoentzako erreferente izatea zuen helburu.

 

Tokiko produktuen, produktu freskoen, ekologikoen… esparruan mugitzen ginen eta horregatik zegokion moduan jokatzea erabaki genuen.

 

Naturaltasunaren soiltasunaren alde egin genuen bai logotipoaren diseinuan bai claimaren sorreran, eta horrela sortu zen gure barraskiloa.

 

Barraskiloa metafora perfektua zen transmititu nahi genuen guztia kontatzeko: biziduna, Slow food delakoari erreferentzia egiten ziona, jatorriari itsatsita joatearen sinbolo bat eta goazen tokira goazela gure lurraldeko produktuak eramatearen Iruñeko ohitura horrentzako metafora perfektua.

 

Berriro ere, erronka eskatu zigutenetik haratago zihoan zerbait sortzea zen eta aste gastronomiko bat iragartzeaz gainera, Udalari eta iruindarrei azoketan tokiko produktuak identifikatzeko baliagarri izango zitzaien irudi eta claim bat lortu nahi genuen.