Currículums en marquesinasCurrículums en marquesinasCurrículums en marquesinasMarquesina Resume Cruz RojaMarquesina Resume Cruz RojaRepercusión Prensa

GURUTZE GORRIARENTZAKO KURRIKULUMAK


BEZEROA: GURUTZE GORRIA


Garai latz honetan, enplegu kanpaina bat sortzea oso erantzukizun handia da, ia Obelixen menhirrak adina pisatzen duena.

 

Bada, Gurutze Gorriak enplegu kanpaina bat egiteko lehiaketa bat deitu zuen eguna iritsi zen, gehigarri batekin gainera: lan esparruan aukera berdintasuna lortzeko beharrari buruzko kontzientzia sortzea, jatorria, sexua eta adinaren gisako irizpideak kontuan hartu gabe.

 

Guk eskuartean genuenaren pisuarekin ez izutzea erabaki genuen eta kanpainaren ikuspegiari itzulipurdi bat egitea proposatu genuen:

 

Nafarroako Gurutze Gorriak autobus ugari dituela eta hirian kanpainaren euskarri izango ziren berinape asko daudela jakinda eta egingo genuena enplegatzaile izan litezkeen askok ikus lezaketela kontziente izanik…

 

Zergatik ez euskarria xedera hurbildu?

 

Zergatik ez Gurutze Gorriak lana bilatzen laguntzen dituen pertsona horiek protagonista bihurtu?

 

Eta zergatik ez proposatu beraiek haien kanpaina egin zezaten? Azken finean, gero eta gehiago, zure curriculuma egitea zeure iragarkirik onena egitearen antzekoa da.

 

Hala, artilleria astuna atera genuen eta berinapeak autobusaren zain zauden bitartean zure alboan dauden posterrak baino zerbait gehiago izan zitezen erabaki genuen. Egun horretatik aurrera, berinapeak paper inprimatuak izateari utzi zioten eta ohol bizi bilakatu ziren. Izan ere, lanpostu bat aurkitzeko aurkezten ziren 100 pertsona baino gehiagok aukera izan zuten haien burua iragarri eta eskarmentua, gaitasunak zein profilak laburbiltzeko.

 

Kanpainak inpaktu handia eragin du eta oihartzun itzela izan du. Dena den, oraindik goiz da egiaz arrakasta izan dugun jakiteko. Irrikan gaude telefonoak jo eta Sandrak, Evelynek, Ramonek edo Denzelek lana aurkitu dutela konta diezaguten. Egun horretan menhirra askatuko dugu besarkada handi bat emateko.