Be+


BEZEROA: CINFA LABORATEGIAK


Cinfa Laborategiak gure bezero handietako bat da eta 2010ean guregan konfiantza jarri zuen marka dermokosmetiko berria merkaturatzeko.

 

Urte horretan Be+ jaio zen, laborategien marken artean hazkunderik handienetakoa izan duen marka bat. Gaur egun, marka horretan murgilduta jarraitzen dugu.

 

Be+ markarekin lan egiteak marken komunikazioaren, diseinuaren eta kudeaketaren alderdi ezberdinetan murgiltzea eskatzen du. Haiekin markaren estrategia landu genuen, ziklo ezberdinen produktuen estrategiak, tresna komertzialen diseinua, farmaziei jakinaraztea, salmenta guneetako materialak, azken kontsumitzailearentzako publizitatea, packagingaren diseinua… Amaierarik gabeko unibertso infinitu honekin ikasi eta gozatu egin genuen eta, (zergatik ez esan) hari esker agentzia osoak larru leun eta perfektua du orain.