IMG_0006 IMG_0014-1 tira_oroz

  . pdf reader .

ERREPIDEKO ARRISKUAK


BEZEROA: IRUÑEKO UDALA


2010. urtea. Udaltzaingoaren datuen arabera, Iruñean 2.585 trafiko istripu egon ziren osotara eta kaltetutako asko haurrak izan ziren.

 

Erronka bat ezarri genion gure buruari: ezbehar kopurua ahalik eta gehien murrizten laguntzea. Izan ere, gure lana biziki maite dugu ideia soil bat guztion onerako izan daitekeela ikusten dugunean. Hortaz, kontzeptua argi izanda eta gogotsu, kostu baxua zuen eta gure ustez eraginkorra izan zitekeen proposamen bat aurkeztu genion Iruñeko Udalari.

 

Jarduketaren erdigunea haurren mintzairara egokitzea zen, haien imajinazioan sartu eta haurren kode bisualetatik arriskuaren irudikapena harrapatzea. Gehienentzat, hortz zorrotzak eta gaizto aurpegia zuen munstro bat zen.

 

Munstroa haurrek ikusi eta ulertu zezaketen leku batera eraman genuen eta eskolen inguruko zebra-bideetan marraztu genuen. Era horretan, hiriko zebra-bideak berriro margotzeko aprobetxatzeaz gain, figura horrekin ez zen jatorriko marrazkia asko aldatzen eta mezua komunikatu behar zuen unean berean komunikatzea lortu genuen.

 

Horrela, txikienei (eta bide batez oharkabetutako helduren bati eta gidariei) oroitarazi genien leku horretan kontu handiz ibili eta arreta handia jarri behar zutela.

 

Hainbat hedabide nazionalek (prentsa, irratia eta telebista), on line hedabideek eta Cesar Oroz marrazkilariaren komiki-banda batek gure kanpaina aipatu zuten.

 

Así recordábamos a los más pequeños (y de paso a algún mayor despistado y a los conductores) que estaban en un lugar en el que debían de ser cautelosos y prestar atención.

 

Diferentes medios de prensa, radio y televisión nacionales, además de medios on line y una de las tiras cómicas del dibujante César Oroz, se hicieron eco de nuestra campaña.